domingo, 20 de diciembre de 2015

DIETA PROIEKTUA

DIETA


Egin behar duzun lan honetan ondorengo puntuak azaldu behar dira:


  1. Elikagai-taldeen taula:

    1. Elikagai taldeak.
    2. Talde bakoitzak dituen mantenugaiak.
    3. Mantenugai bakoitzaren funtzioa.
    4. Talde bakoitzeko gomendatutako ano kopurua.

  1. Norberaren energia gastua kalkulatu (aste betean) (A atala)

  1. Norberaren energia sarrera kalkulatu (aste betean). (B atala). Gero konparatu energia gastua eta energia sarrerak. Ondorioak atera

  1. Behar bezalako dieta batek izan behar dituen ezaugarriak zerrendatu.

  1. Elikagai-piramide baten bidez adierazi eguneroko dietan behar ditugun elikagai talde bakoitzeko ano kopuruak.

  1. Diseinatu aste beteko dieta ondorengo puntu hauek zehaztuz: (B ataleko bezalako taula erabili)

    1. Eguna
    2. Otordua.
    3. Otordu bakoitzeko elikagaiak.
    4. Elikagaien balio energetikoa (bat etorri behar du 2. puntuan zehaztutako gastuarekin)
    5. Elikagai taldeak eta anoak




  1. NORBERAREN ENERGIA GASTUA


Kontuan hartu behar duzu metabolismo basala eta ariketa fisikoa eta intelektuala:


-Metabolismo basala: bizi-funtzioak mantentzeko norbanako baten energi gastua da, erabateko atseden egoeran.
  • Mutil baten eguneroko metabolismo basala (kcal-tan adierazia):
Q = 66,5 + 13,7 . (pisua kg-tan) + 5 . (altuera cm-tan) - 6,7 . (adina)


  • Neska baten eguneroko metabolismo basala (kcal-tan adierazia):


Q = 55 + 9,5 . (pisua kg-tan) + 4,8 . (altuera cm-tan) - 4,7 . (adina)


Adin ertaineko petsona baten metabolismo basala 1600 kcal/egun da gutxi gora-behera.
Gizabanako baten guztizko energi gastua mugatzeko, berriz, metabolismo basalari ariketa fisikoari edo intelektualari dagokien gastua gehitu behar zaio.







-Ariketa fisikoari edo intelektualari dagokien gastua: Hau kalkulatzeko ondoren dagoen bezalako taula erabiliko dugu. (Zuk bilatutako beste taularen bat erabil dezakezu, baina itsatsi proiektuan)


Eguneko kontsumo energetikoa ihardueren arabera.


kcal/h
IHARDUERAK
80-110
Irakurri, idatzi, jan, telebista ikusi, bulegoko lana, mekanografiatu, makinaz josi
110-150
Astiro ibili, hautsa kendu, janaria prestatu, etxe barruan margotu.
150-240
Plantxatu, geldiro dantzatu, zaldi gainean paseatu, golfean jokatu paseatuz.
240-300
kristalak garbitu, erratza pasa, erosketak egin, lasai ibili, bizikletan astiro ibili, lorazaintza lasaia, arrantza egin, bola jokoan aritu.
300-360
Lurra garbitu, tenisean binaka jokatu, ohikoa baino zerbait arinago ibili, txirrindularitza lasaia.
360-420
Arin ibili, txirrindularitza arina, patinatu
420-480
Tenisean bakarka jokatu, ur gaineko eskia, zaldi gainean trostan ibili, diskotekako musika dantzatu.
480-600
Jogging lasaia, txirrindularitza oso arina, eskia, zaldi gainean lauhazka ibili, saskibaloia
600-660
Lasterka egin (9 km/h), txapelketako igeriketa, lasterka egin (10 km/h baino gehiago)


Beraz, aurreko bi atalak kontuan hartuta zure eguneroko behar energetikoak kalkulatzeko horrelako taula bat bete zenezake (erantsi behar dituzun lerroak):


IHARDUERA
Orduak
Gastu energetikoa (orduko)
Gastu energetikoa (guztira)
































IHARDUERAK GUZTIRA
24
IHARDUEREN GASTUA GUZTIRA

EGUNEROKO METABOLISMO BASALA
24




EGUNEROKO GASTU KALORIKOAK


  1. NORBERAREN ENERGIA SARRERA KALKULATU


Egin taula bat zehaztuz egunero jaten duzuna eta zein balio energetikoa duen: (ondorengo taula adibidea izan daiteke)


ASTE EGUNA

Elikagai bakoitzeko anoak

Energia (kcal)
1 taldea
2 taldea
3-6 taldeak
4 taldea
5 taldea
7 taldea
Gosaria:

Behi esnea, 200 g
Azukrea, 30 g
Ogia, 125 g
Gurina, 15 g


130
120
350
108


1







1
2







1
Hamaiketakoa







Bazkaria:







Askaria:







Afaria:







Hartutakoa guztira












Gomendatutako biibliografia: